UDAMINA Shakespeareren obran eta "Uda gau bateko ametsa" izeneko antzezlanean oinarrituta dago.
Ikuskizun barri honegaz, OTSOKO legezko aurreko produkzinoen hariari jarraituz, Gaitzerdik, soinu banda iradokigarria, argiztapen deseinu landua eta ikusizko narrazinoa ezeze, ahozkoa be txertau dauz.
Eszenan 5 aktore izango dira amets-mundu horri bizitzea emongo deutsienak. Behar integrala bitarteko dala, ikus daitekean era zuzenean publikoaren aurrean erakutsiko dabez aktorearen transformazinoak.
Helena eta Demetrio, Lisandro eta Hermia, Puck, Oberon eta Titania, guztiak ikusteko aukerea edukiko dogu. Eurek, ez hangoak, ez hemengoak ez diran nomadek lez, eroango gaituzte ikuskizunaren dramaturgian zehar.
http://www.umoreazoka.org/es/companias_2010/gaitzerdi.php
No hay comentarios:
Publicar un comentario